HAUR HEZKUNTZAKO BLOG BERRIA

HHkoek, egoera berezi honetarako, LATXORRIXAK Bloga sortu dute. Ea gustoko duzuen!!

http://picasion.com/
 

SANTA AGEDA

 

LANA EGINAZ GOAZ AURRERA

6.mailako ikasleek 4. gaiari amaiera emateko, proiektu hau egin dute.

Historiako garai ezberdinak bideo bitartez azalduta daude.

Ea beraiek beste ikasten duzuen!!

 

2020-21 ikasturterako Haur eta Lehen Hezkuntzako aurrematrikulazioa

EPEA: urtarrilaren 18tik  29ra

Urtarrilaren 16an ATEAK ZABALIK: informazioa eta eskola ezagutzeko aukera.

Eskola bisitatzea nahi izanez gero, hartu hitzordua hemen.

Si quieres hacer una visita guiada por el centro, reserva tu cita aquí.

 

Matrikula egiteko ekarri beharreko dokumentazioa

 

Informazioa eta arautegia Hezkuntzako orrian

 

 

ATEAK ZABALIK

Ez galdu aukera! Etorri gu ezagutzera!

 

Eskola bisitatzea nahi izanez gero, hartu hitzordua hemen.

 

Si quieres hacer una visita guiada por el centro, reserva tu cita aquí.

 

 

Ongi etorri eskolara!!

Errealitate berri honetan, hasi dugu ikasturte berezi hau. Eskerrik asko langile, familia eta batez ere ikasleei, lan zail honetan lagun izateagatik!

 

Jarrai dezagun bidea egiten elkarrekin!!

 

Guztiona, guztion artean!! 

 

Iñaki Zubeldiaren bisita

Lehen gizakiaren gaiaren barruan aurreko batean Arrikrutzen izan ziren ikasleak eta gaur, lehoiaren hezurdura aurkitu zuen Iñaki Zubeldia izan dugu gure artean.

Galdu zireneko istorioa, nola aurkitu zuten,…kontutu die eta oso gustora egon dira berarekin.

Eskerrik asko, Iñaki!!

Goieskola eta Urgain Eskolaren izenean elkarrekin antolatu ditugun Jardunaldi pedagogikoetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Jardunaldi hauetako lehen hitzordua abenduaren 11n izango dugu Arrasateko Amaia antzokian arratsaldeko 17:30ean.

Bertan, Cesar Bona irakasle ospetsuak, “Escuchar para Educar” hitzaldia
emango du.

Ondorengo jardunaldiak urtarrilean izango dira eta haien informazioa aurrerago bidaliko dizuegu.

Bertan ikusiko garelakoan, agur bero bat

 

NOLA AUKERATU JOSTAILU EGOKIA

2019 - 10 - 31

Kaixo Famila:

Datorren ostegunean, azaroaren 7an, arratsaldeko 18:00tan, familiak jostailuen inguruko kezkak argitzeko eta jolasaren garrantzia umearen garapenean ohartzeko, oso baliogarria izango den hitzaldira joateko gonbita luzatzen dizuete guraso elkartetik. Hitzaldian 0-12 urte bitarteko haurrekin, jostailuen aukeraketan, jarraitu beharreko irizpideen aholkuak jasoko dituzue.

Parte hartu nahi duten guraso guztien aukera bermatzeko, zaintza zerbitzua izango da.

DENA PREST?

Urgaintxo prest dago danborradarako. Eta zuek??

DANBORRADA

Oñatiko jaiei hasiera emateko, irailak 27an danborrada egingo dugu eskolan.

Informazio guztia hemen.

Haur hezkuntzako mugimendu autonomoaren nondik norakoak, hemen ikus ditzazkezue.

Mugimendu autonomoa Urgain eskolan

Olentzero eta Mari Domingi eskolan.

Atzo goizean bisita sorpresa bat izan genuen eskolan. Olentzerok eta Mari Domingik eskolako txikienak bisitatu zituzten.

Opariak ere ez ziren faltatu.

Eskerrik asko, bikote!!

Argazkiak ikusteko egin klik hemen.

GABONETAKO POSTALA 2020

 

Aukeratutako postalan egileak hauek izan dira:

Chao Shen He (LH2), Noa Montero San Vicente(LH4) eta Jade Clemente Paniagua(LH5).

Hemen dituzue aukeratuak jasotako opariekin.

LORTUKO DUGU

 

 

 

 

Denon artean lortuko dugu!!

 

Haur Hezkuntzako irakasleek, animo mezu bat dute familientzat!!

LIBURUAREN ASTEA