Goieskola eta Urgain Eskolaren izenean elkarrekin antolatu ditugun Jardunaldi pedagogikoetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Jardunaldi hauetako lehen hitzordua abenduaren 11n izango dugu Arrasateko Amaia antzokian arratsaldeko 17:30ean.

Bertan, Cesar Bona irakasle ospetsuak, “Escuchar para Educar” hitzaldia
emango du.

Ondorengo jardunaldiak urtarrilean izango dira eta haien informazioa aurrerago bidaliko dizuegu.

Bertan ikusiko garelakoan, agur bero bat