IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
2011-12 ikasturtean hasi ginen eta “IKASTEKO KOOPERATU / KOOPERATZEN IKASI” proiektua errotzen dihardugu . Ikasle guztien bidezko parte-hartze eta interakzioa bultzatuaz,elkarlanean oinarritzen den ikaskuntza da .
Abiapuntu gisa funtsezko hiru ideia nagusi :
Ikastetxe eta gela inklusibo batek mundu guztia hartzen du barne.Elkarren artean oso desberdinak diren ikasleak biltzeko modu bakarra ikasketa modu kooperatiboan egituratzea da .
Kooperatzea laguntzea baino gehiago da.Kooperatzearen atzean funtsezko balioak daude:elkartasuna eta desberdintasunenganako errespetua .
Zenbait gaitasun(komunikazio gaitasuna,gaitasun soziala…)nekez praktikatu eta ikas daitezke ikasleek ez badute elkarrekin lan egiteko aukerarik,taldean,ikasgelaren barruan eta jarraian .
GOLDEN 5
Irakasleen hainbat gaitasun profesional garatzearen bitartez, ikasleengan autoestimua, eskolakolarekiko atxikimendua eta ikasketa emaitzak hobetzeko programa da.
Golden 5 programaren helburua ikasle guztiek disdira egin eta arrakastaren zaporea dastatzea izando litzateke.